Eta, correspondiente urgazle ez bada, zer?

Edad eta Agrega Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta hainbat erkidego autonomotako hezkuntza sailek bultzatutako proiektu bat da. Bertan, Hezkuntza arloko jakintzagaietako ikasmaterialak daude, formatu informatikoan, Derigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Material horiek euskaraz, gazteleraz, katalaneraz eta galizieraz daude.

Matematika arloari dagozkio oiko irudi biak: lehenegoa, euskarazko atalari, eta, bigarrena, gaztelerazkoari.

Nabari-nabaria da Espainiako Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana: lehenegoak bigarrenaren itzultzaile automatikoa erabili du gaztelerazkoaren euskal ordaina emateko.

Matemáticas = Matematikoak

Pulsa sobre el número para ir al curso correspondiente = Numeroaren gainean sakatzen du ikastaro urgazleari joateko

Itzultzaile automatikoori urgazle dugu dagoeneko Euskaltzaindian. Datorren legegintzaldian, ohorezko euskaltzain.

Muturra behar da, gero! Horra hor Wert ministroak euskal umeak espainiartzeko planen ildo ezkutuetako bat. Eskerrak euskalautonomiaerkidegotar euskalduna duen emazte!