BILBOKO BARREA / LA RISA DE BILBAO (II)

II SEMANA INTERNACIONAL DE LITERATURA Y ARTE CON HUMOR

UMODERUN LITERATURAREN ETA ARTEAN NAZIOARTEKO III. ASTEA (sic)

Asteartean argitaratua BERRIAn, umorearen Euskal Herriko seme kuttunenetako batek ezin zion ez ikusiarena egin Bilboko Barrekoen txisteari. “Nere txistegintza komentariogintza da” esan zuen Olariagak, eta Bilbokoenak merezi du komentariorik. Humore pixka bat umorez.

Umoderum umoderi joko neutroa ez delako.

Bilboko Barrea / La Risa de Bilbao

III SEMANA INTERNACIONAL DE LITERATURA Y ARTE CON HUMOR

UMODERUN LITERATURAREN ETA ARTEAN NAZIOARTEKO III. ASTEA

Umorez hartu behar ei da mundua, eta Umorearekin hasiko gara. Umorearekin eta Humorearekin. Erretzen ditut-eta barrenak goiko izenburua ikusita. Ondo dago umorea, ondo barre egitea. Barre ona, baina, nork bere buruari barre eginda hasten da. Eta honek bilbotar intelektualok beti egiten dute barre beste inoren lepotik. Izenburu hori ikusita euskarari eta euskaldunoi egiten digute barre.

Zer da, horientzat, gure hizkuntza? Halako nazioarteko asteetan jantzi beharreko apaingarri alferrekoa, nazioarteko astea bukatutakoan edozelan armairu zokora botatzekoa datorren urtea arte edo beste edozein gairen gaineko beste nazioarteko aste bat arte.

Umoderun, umoderun… Jarraitu irakurtzen