Eta, correspondiente urgazle ez bada, zer?

Edad eta Agrega Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta hainbat erkidego autonomotako hezkuntza sailek bultzatutako proiektu bat da. Bertan, Hezkuntza arloko jakintzagaietako ikasmaterialak daude, formatu informatikoan, Derigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Material horiek euskaraz, gazteleraz, katalaneraz eta galizieraz daude.

Matematika arloari dagozkio oiko irudi biak: lehenegoa, euskarazko atalari, eta, bigarrena, gaztelerazkoari.

Nabari-nabaria da Espainiako Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremana: lehenegoak bigarrenaren itzultzaile automatikoa erabili du gaztelerazkoaren euskal ordaina emateko.

Matemáticas = Matematikoak

Pulsa sobre el número para ir al curso correspondiente = Numeroaren gainean sakatzen du ikastaro urgazleari joateko

Itzultzaile automatikoori urgazle dugu dagoeneko Euskaltzaindian. Datorren legegintzaldian, ohorezko euskaltzain.

Muturra behar da, gero! Horra hor Wert ministroak euskal umeak espainiartzeko planen ildo ezkutuetako bat. Eskerrak euskalautonomiaerkidegotar euskalduna duen emazte!

BILBOKO BARREA / LA RISA DE BILBAO (II)

II SEMANA INTERNACIONAL DE LITERATURA Y ARTE CON HUMOR

UMODERUN LITERATURAREN ETA ARTEAN NAZIOARTEKO III. ASTEA (sic)

Asteartean argitaratua BERRIAn, umorearen Euskal Herriko seme kuttunenetako batek ezin zion ez ikusiarena egin Bilboko Barrekoen txisteari. “Nere txistegintza komentariogintza da” esan zuen Olariagak, eta Bilbokoenak merezi du komentariorik. Humore pixka bat umorez.

Umoderum umoderi joko neutroa ez delako.

Herritarren Askatasunetatik Elikadura Burujabetzara

           

Aurrekoan, esan nuen bilbotar intelektual zenbaitek inoren lepotik egiten dutela barre. Barre kontuetan, bada gurean beste espezie bat, bitxi samarra: horiek hizkuntzaren aldeko aldarrian dabiltza etengabe; baina idazten jarri eta barre algaraka aritzen dira.

Itzulpen intrakraneala. Urteak dira kontzeptu hori sortu zena, baina gure hizkuntzaren aldeko tronpetero askok eta askok ez dakite zer den ere. Euskaldun peto ugari dabil munduan istripuz dena euskaldun: geografiaz edo bragetaz. Inori leporatzen diote ez duela ahaleginik txikiena ere egin euskara ikasteko, konturatu gabe berek ere ez dutela  ahaleginik txikiena ere egin bide horretan. Euskaldun dira berez, eta egin duten oro ondo dago.

Noizean behin, baina, izaten da barne kritikarik egiten duenik. 2012ko urriaren 6ko BERRIAn, Zuzendariari atalean, Akatsak zuzenduz aurrera izeneko gutun bat zetorren. Bertan, Arnaldo Otegiren liburuaren gaztelerazko bertsioa euskarazkoaren aurretik argitaratu izana kritikatzen da. Gutun horren lehen paragrafoak honela dio:

  • Nazio Askapen prozesuaren euskarazko praktika da berme bakarra Euskal Herri euskalduna ziurtatzeko. Hala genion Herri Batasunaren 1994ko Aholkularitzako Topaketetan.

Gutuna idatzi duenak primeran idazten du euskaraz, baina zein amaren semek ulertzen du zerk bermatuko duen Euskal Herri euskalduna? Ez 1994an ez 2012an.

Eta 18 urte geroago, bide beretik dabiltza Herri Batasuna haren oinordekoak: euskal berbekin eratutako paragrafo ulertezinak, gazteleraz pentsatutako leloak, itzulpen intrakranealak, kalko nazkagarriak… Gaztelera jakinda bakarrik ulertu daitezkeen euskal itxurako idazkiak.

Nondik sortu dira, bada, Herritarren Askatasunak eta Elikadura Burujabetza? Lehenengoa ulertzeko, ezinbestean jakin behar da, gazteleraz, Libertades Ciudadanas izeneko kontzeptu bat dagoela, eta, jakina, euskaraz Libertades = askatasunak denez eta Ciudadanas = herritarrenak denez…. Zer esan Elikadura Burujabetzaren gainean? A, horrela esaten da Soberania Alimentaria euskaraz? Zer politak gaztelaniazkoak eta zein zatarrak euskarazkoak, eta gainera okerrak.

Herri Batasunan lehen eta Ezker abertzalean orain, sekula ez dute izan denborarik beren hizkuntza (arlo idatzian, behintzat) duintzeko, hori baino zeregin handiagoak zituzten: Herria askatu! Haiek euskaldun ziren geografiaz edo bragetaz; hori nahikoa zen, eta da! Ikasi dezatela euskara Barakaldokoek eta Sestaokoek!

Ulertzen bada, ondo dago! Besterik da zergatik ulertzen dugun. Total, nori dio ardura?

 

Bilboko Barrea / La Risa de Bilbao

III SEMANA INTERNACIONAL DE LITERATURA Y ARTE CON HUMOR

UMODERUN LITERATURAREN ETA ARTEAN NAZIOARTEKO III. ASTEA

Umorez hartu behar ei da mundua, eta Umorearekin hasiko gara. Umorearekin eta Humorearekin. Erretzen ditut-eta barrenak goiko izenburua ikusita. Ondo dago umorea, ondo barre egitea. Barre ona, baina, nork bere buruari barre eginda hasten da. Eta honek bilbotar intelektualok beti egiten dute barre beste inoren lepotik. Izenburu hori ikusita euskarari eta euskaldunoi egiten digute barre.

Zer da, horientzat, gure hizkuntza? Halako nazioarteko asteetan jantzi beharreko apaingarri alferrekoa, nazioarteko astea bukatutakoan edozelan armairu zokora botatzekoa datorren urtea arte edo beste edozein gairen gaineko beste nazioarteko aste bat arte.

Umoderun, umoderun… Jarraitu irakurtzen

Kaixo, mundua!

Eginda nire lehenengoa. Eta komatxo bat jarri dut blog zerbitzu honek berez sortzen duen lehen mezuaren izenburuko (Kaixo mundua) bi berben artean. Hala behar duelako izan. Metro kuadroko eragile eta sustatzaile gehien dagoen munduko baztertxo honetan, egunero-egunero ekarpenez josia, inork gutxik erreparatzen dio hizkuntza idatziari. Berba handiak, potoloak eta eskola handikoak idazteak ez du berez bermatzen delako idazkiori goi mailako izatea. Berba, bikain egiten dugu; baina berbak haizeak…